Pide Información SIN COMPROMISO

Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Hiznet - 250 h.

Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Hiznet - 250 h.
1.300
Aurkezpena Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko... Seguir leyendo

500€ POR TU OPINIÓN

Danos tu opinión detallada sobre el Curso Online Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Hiznet - 250 h. y comparte en facebook o twitter esta página y automáticamente pasarás a formar parte de los candidatos a llevarse los 500€ de la beca TopFormacion. No olvides decirnos que te pareció el temario del curso, el profesorado, la accesibilidad al equipo del centro para resolver tus dudas y, en el caso de los programas online, la calidad del campus virtual.

Para optar a la beca deberás acreditar que eres un ex-alumno de este programa.

Tu experiencia es muy valiosa
Tu voto
Haz clic para puntuar
ENVIAR
Descripción del Curso

Aurkezpena

Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintza ikastaro hau.
Bestalde, Internet gauza asko egiteko modua aldatzen ari dela ezin ukatu daiteke, besteak beste, ikasteko era, hala munduan zehar nola Euskal Herrian bertan; izan ere, jende askok garbi ikusi du edozein unetan eta edozein tokitatik nonahi egon litezkeen irakasle hoberenekin ikastea ezinezkoa dela orain arteko heziketa eredua jarraituz gero, baina, bai, ordea Internet erabiliz.
HIZNET ikastaroak, aurrez-aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, ikastaroak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.
Ikasketak burutu eta gero, formazio egokia ez ezik, balio akademiko ezberdineko ziurtagiriak ere lor daitezke.

Zuzendaria

Iñaki Martínez de Luna

EHUko irakaslea
Soziologian Doktorea
Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritza batzordeko partaidea
UEUko Soziolinguistika Saileko kidea
Eusko Ikaskuntzako kidea

Antolatzaileak

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Soziologia 2 saila

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
Soziolinguistika Klusterra
BERRIA
Euskararen normalkuntza aspaldi abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikako ezagutza-sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da hizkuntza plangintzarako ikastaro hau.

Ikastaroaren helburu zehatzak honako hauek dira:
-Soziolinguistikaz oinarrizko ezagutza eskaini.
-Hizkuntz egoeraren berri zehatza jaso ahal izateko beharrezkoak diren metodologiez eta teknikez jantzi.
-Hizkuntz egoera hobeto ulertzeko eta normalkuntzarako bidean hartu beharreko estrategiak finkatzeko lagungarriak diren oinarri teorikoak eskaini.
-Euskararen normalkuntzaren plangintzarako metodologiez eta lanabesez jantzi.
-Hizkuntza gutxituei teknologia berrien eskutik datozkien erronkak eta eskaintzen zaizkien aukera berriak ezagutu.
-Euskararen egoeraren berri zehatza eskaini, eta baita Euskal Herriko gizarteak hizkuntzekiko eskaintzen dituen baldintzenak ere.

METODOLOGIA

-Ikastaro hau malgua eta interaktiboa da, eta osorik edo moduluka egin daiteke.
-Ikastaroa osorik egiten duten ikasleek 250 ordu gauzatuko dituzte eta ikastaro bukaeran aukeztu beharreko ikerketa lana edo sakontze egitasmoa egin beharko dute. Moduluka egiten dutenek, gutxienez 70 ordu gauzatu beharko dituzte eta ez dute ikerketa lanik egin behar.
-Irakasgaiak ikastaroaren web gunean daude eskuragarri eta irakasgai batetik bestera iragan ahal izateko, bidaliriko irakasgaiari dagokion ebaluazio-testa, balorazioa eta ariketa egin beharko ditu ikasleak.
-Ikaslea, izkutuko gako baten bidez, web gunean honakoak egin ahal izango ditu:
oIkasgaiak eskuratu
oIkasgaietako material osagarriak kontsultatu
oGalderak egin
oAriketak eta testak egin
oIdazkaritzarekin harreman pertsonalizatua izan.


Egitaraua


SOZIOLINGUISTIKAREN HASI-MASIAK: SOZIOLINGUISTIKAREN FUNTS TEORIKOAK

1.Hizkuntza gutxituak nazioarte mailan10 ordu
2.Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptuak10 ordu
3.Hizkuntza gutxituen berreskurapenerako hainbat hurbilpen teoriko30 ordu
4.Ikuspegi soziologikoa eta gizarte psikologiarena 10 ordu
5.Hizkuntzen ekologia5 ordu
6.Hizkuntza kulturaren bitarteko gisa. Antropologiaren ekarpenak5 ordu


HURBILPENA EGOERA SOZIOLINGUISTIKOAREN DIAGNOSIRAKO

7.Ikerketa soziolinguistikorako metodologiak eta teknikak35 ordu
8.Plangintzaren funts teoriko eta teknikoak25 ordu
9.Diagnosirako egungo garapen teknikoak10 ordu
10.Hizkuntz adierazle-sistemak5 ordu


EUSKARA: CORPUSA ETA STATUSA

11.Euskal Herriko hizkuntz egoera: statusa10 ordu
12.Gazteen euskara erabilera: hizkuntza kalitatea5 ordu
13.Hizkuntzazko jokaeraren aldaketa prozesua. Teoria eta praktika5 ordu
14.Hizkuntz eskubideen eta lege statusaren egoera Euskal Herrian10 ordu
15.Euskalgintzaren nondik-norakoak5 ordu
16.Gizartea, euskara eta komunikabideak15 ordu
17.Euskara eta teknologia berriak5 ordu
18.Interneten erabilera hizkuntza plangintzan5 ordu


HIZKUNTZA PLANGINTZARAKO OINARRIAK ETA NORMALKUNTZARAKO SAIOAK

19.Hizkuntza plangintza udalerri mailan10 ordu
20.Normalkuntza saioak administrazio publikoan10 ordu
21.Esparruz-esparruko mikroplangintzak20 ordu
22.Hizkuntza normalkuntzarako plangintza orokorra20 ordu
23.Hizkuntza normalkuntzarako plangintza estrategikoa10 ordu


AURREZ AURREKO SAIOAK (Eibarko Markeskua jauregian - 10etatik 14ak arte)
1.Teoriaren inguruko saioa
2.Metodologiaren inguruko saioa
3.Diagnosiaren inguruko saioa
4.Plangintzaren inguruko saioa

HIZNET 2006-2007 ikasturtea 2006ko urrian hasiko da eta 2007ko ekainean amaitu.

Izena 2006ko maiatzaren 31 baino lehen emanez gero, matrikularen prezioan %5eko beherapena.


Prezioa:

* Ikastaro osoa (250 ordu): 1.300 €

* Moduluka: 70 ordu: 450 € 10 ordu gehigarrirengatik: 60 €

* HIZNET ikastaroa gauzatu duten ikasleek nahi haina irakasgai egiteko aukera izango dute. Irakasgaiaren prezioa, dituen ordu kopuruaren araberakoa izango da, 10 ordu 60 € direla kontuan izanda.