Pide Información SIN COMPROMISO

Linguanet Lan Munduko Hizkuntza Plangintza Ikastaroa - 50 h.

Linguanet Lan Munduko Hizkuntza Plangintza Ikastaroa - 50 h.
Ikastaroa euskaraz eskainiko da. Prezioa: 600 € Aurkezpena HIZNET Hizkuntza Plangintza ikastaroa euskararen normalkuntzan behar beharrezkoa den... Seguir leyendo

500€ POR TU OPINIÓN

Danos tu opinión detallada sobre el Curso Online Linguanet Lan Munduko Hizkuntza Plangintza Ikastaroa - 50 h. y comparte en facebook o twitter esta página y automáticamente pasarás a formar parte de los candidatos a llevarse los 500€ de la beca TopFormacion. No olvides decirnos que te pareció el temario del curso, el profesorado, la accesibilidad al equipo del centro para resolver tus dudas y, en el caso de los programas online, la calidad del campus virtual.

Para optar a la beca deberás acreditar que eres un ex-alumno de este programa.

Tu experiencia es muy valiosa
Tu voto
Haz clic para puntuar
ENVIAR

... soziolinguistikazko ezagutza kualifikatu eta sistematikoaren premiari aurre egiteko sortu zen. Hala ere, argi geneukan HIZNET ikastaroak, duen goi-mailako diseinu akademikoko planteamenduagatik, hartzaile mota jakin batzuk izango zituela. Horregatik, euskararen normalizazioaren inguruan eremu publiko zein pribatuan nolabaiteko erabakitze ahalmena eta ardura dituztenak ez genituen geureganatzerik izan. Kezka hauetatik abiatuz, 2004.urtean ikastaro berri bat sortzeko erabakia hartu genuen.

Oro har, herrietako euskara eta kultura zinegotziak, enpresetako euskara koordinatzaile eta euskara batzordeko kideak, euskalgintzako zuzendaritza batzordeetako kideak, ikastetxeetako irakasleak eta hizkuntza normalkuntzako arduradunak..., guzti hauentzat material erakargarri, arin eta ulerterraza sortu nahiko genuke, dituzten oinarrizko beharrei erantzuteko. Beti ere, maila didaktikoari eutsiz.

LINGUANET ikastaroak, euskara planen inguruko oinarrizko ezagutza teorikoa eta eguneroko praktiken esperientziak ezagutzeko aukera eskaintzea du helburu.

Ikastaro honetan parte hartuko dutenei hizkuntza plangintzaren inguruko oinarrizko ezagutza teoriko bat eman nahi diegu, beraien lanean behar-beharrezkoa izango dutena. Bestalde, esperientzia praktikoa ere eskaini nahi diegu. Horregatik, ikastaroan zehar izaera praktikodun hiru tailer izango dira.

Ikastaroa, bereziki esparru soziekonomikoan euskararen erabilera normalizatzeko lanetan diaharduten profesionalei zuzenduriko formazio-egitasmoa da.

LINGUANET ikastaro berezituaren hartzaile nagusi dira esparru sozioekonomikoko erakundeetan zein enpresetan diharduten teknikariak zein koordinatzaileak edota esparru horretan aritzeko prestakuntza berezia behar duten pertsonak, HIZNET ikastaroa egina dutenak edota erakunde publikoetatik esparru horretan euskararen presentzia areagotzeko lanetan dihardutenak.
Enpresetako langileei dagokienez, euskara plangintzaren munduan hasi berriak diren teknikarientzat, enpresetako euskara batzordekoentzat, koordinatzaileentzat oinarrizko eta hasierako formazio gisa ikastaro egokia dela deritzogu. Oinarrizko gaiak ezagutzeko aukera ematen du. Bide batez, ikastaro hau HIZNET ikastarorako sarbide edo osagarri gisa ere uler daiteke.

Ikasleak ikastaro hau jarraitzeko behar dituen balditza teknikoak gutxienekoak dira, hots, Internetera konektatzeko beharrezkoak direnak:
Baldintza teknikoak
Ordenadore pertsonala
-Pentium 133 Mhz. edo Power Mac 6100.
-16 MB RAM.
-Soinu-txartela (Aukerakoa).
-Koloretako Monitorea.
-Inprimagailua.
-Mikrofonoa eta aurikularrak edo bozgorailuak (aukerakoa).
-Gutxienez, 28.8 Kb-ko Modema.
Softwarea
-Sistema eragilea: Windows 95, 98 o MacOS 7.5 edo berriagoa.
- Microsoft Word 5.0 edo berriagoa.
- Navegador Microsoft Internet Explorer edo Netscape Navigator 3.0 edo berriagoak, hobe 4.0 edo berriagoa RAM eta disko gogor nahikoa izanez gero.
Interneterako konexioa
Hornitzaileren batek bideraturiko Interneterako konexioa behar da.
Operadore nagusiek (Teleline, Iddeo, etab.) doako kontuak eskaintzen dituzte, edo banku-kontu bat ireki daiteke hainbat entitatetan.
Eusko Ikaskuntzak luzaturiko 50 ordutako agiria jasoko dute ikastaroa gainditzen duten ikasleek.

Antolatzaileak
-Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa

-Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Laguntzaileak
-EMUN
-ARTEZ
-ELHUYAR

Metodologia
Ikastaroa 50 ordukoa izango da eta 5 ikasgai eskainiko dira, denak derrigorrezkoak. 35 ordu internet bidezko ikasgai teorikoetan gauzatu beharko dira eta 15 ordu 3 larunbatetan burutuko diren 5 orduko aurrez aurreko tailer praktikoetan.
Ikasleak material didaktikoa web gunean eskuratuko du (gako pertsonalaren bidez) eta ikasgai batetik bestera igarotzeko, bidaliriko irakasgaiari dagokion ariketa eta balorazioa egin beharko ditu.

Ikasgaiak eskuratzeko egunak egutegian zehazten dira.

Gako pertsonalaren bidez ikasleak ikastaroko web orrialdean sartu eta ondorengo atalak kontsultatu ahal izango ditu:

- Ikasgaiak eskuratu
- Ikasgai bakoitzaren material osagarria ikusi
- Ikasgaiko arduradunari zalantzak azaldu
- Iradokizunak proposatu
- Ariketa praktikoak egin
- Idazkaritzarekin harremanetan jarri



IKASGAI TEORIKOAK

1. Euskara planen ikuspegi orokorra

2. Diagnostikoa eta disenua

3. Ezarpena

4. Jarraipena eta ebaluazioa

5. Euskara-planak enpresa txiki eta ertainetan

TAILER PRAKTIKOAK

1. Diagnostikoa eta diseinua

2. Ezarpena

3. Jarraipena eta ebaluazioa