Pide Información SIN COMPROMISO

Software Librea, Sistema Sarea eta web-aplikazioak - 240h.

Software Librea, Sistema Sarea eta web-aplikazioak - 240h.
1.200
Hizkuntza: Euskara Metodologia: On-line, gertuko tutoretza eta saio presentzial bereziekin. Iraupena: 2006eko abendutik 2007ko ekainera. 240 ordu. oIkasle... Seguir leyendo

500€ POR TU OPINIÓN

Danos tu opinión detallada sobre el Curso Online Software Librea, Sistema Sarea eta web-aplikazioak - 240h. y comparte en facebook o twitter esta página y automáticamente pasarás a formar parte de los candidatos a llevarse los 500€ de la beca TopFormacion. No olvides decirnos que te pareció el temario del curso, el profesorado, la accesibilidad al equipo del centro para resolver tus dudas y, en el caso de los programas online, la calidad del campus virtual.

Para optar a la beca deberás acreditar que eres un ex-alumno de este programa.

Tu experiencia es muy valiosa
Tu voto
Haz clic para puntuar
ENVIAR

... kopurua: 20 ikasle gutxienez, 30 gehienez.
oMatrikula prezioa: 1.200 €
oModulu solteak egiteko aukera. Modulu bakoitzaren prezioa: 200 €


Aurkezpena

Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta formazio ez-presentzialak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute, erantzun zabala izango duelakoan.

Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko saio presentzial bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.


Antolatzaileak:

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea


Zuzendaria:

Iñaki Alegria
EHUko irakaslea Informatika fakultatean
IXA taldeko kidea
UEUko Informatika Saileko kidea


Titulazioa:

ASMOZ Fundazioak eta UEUk luzaturiko ziurtagiria

Nori zuzendua:

-Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesionalei
-Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako irakasleei
-Software librean aritzen direnei, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoz
-Praktikaren bidez ikasi duten zaletuei, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoz
-Ez da gutxienezko titulurik eskatzen

Aurretik ezagutu beharrekoa:

Informatikako ezagumendu sendoak: programazioa, datu-baseak, aplikazioen erabilpena.
Ezagumendu horiek egiaztatzeko aurrematrikula egiterakoan honako dokumentuen artean egokien ikusten direnak aurkeztuko dira:
-Ikasketak Informatikaren arloan
-Lan-esperientzia informatikaren arloan
-Garatutako proeiktuak edo aplikazioak
-Bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian)

Helburuak:

Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea izango da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan sakontzea ezinbestekoa izango da:
-sistemaren eta sarearen administrazioa
-sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak, webguneak eta
-bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak
Horrez gain horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere azalduko dira.
Kredituen osaketa:
- 3 kredituko 8 modulu izango dira, oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
- 2 modulu teoriko (6 kreditu)
- modulu bat semipraktikoa (3 kreditu)
- 5 modulu praktiko (15 kreditu)
- Modulu bakoitzean 4 orduko saio presentzialak UEUren Ikastetxe nagusian izango dira (larunbatetan)


Egitaraua

Abendua- 1. SARRERA
Software librea: Sarrera. Lizentziak, negozio-eredua, arrakasta izan duten kasuak.Aplikazioak

Urtarrila- 2. SISTEMA ERAGILEAK
Oinarrizko kontzeptuak: prozesuak, memoriaren kudeaketa eta dispositiboen zein fitxategien kudeaketa

Otsaila - 3. TCP/IP SAREAK
Oinarrizko kontzeptuak: sare lokalak, IP, TCP, UDP, aplikazioak
4. SISTEMAREN ADMINISTRAZIOA
GNU/Linux. Scripting, oinarrizko komandoak, ingurune-aldagaiak, erabiltzaileak, segurtasun-kopiak, software berria, zerbitzariak, oinarrizko segurtasuna

Martxoa - 5. SAREAREN ADMINISTRAZIOA
Konfigurazioa, sare lokalaren zerbitzuak, Internet/Intranet zerbitzariak

Apirila- 6. SEGURTASUNA
Oinarrizko kontzeptuak eta praktikak

Maiatza- 7. WEBGUNE DINAMIKOEN GARAPENA
PHP eta MySQL

Ekaina- 8. EDUKI DIGITALEN ARGITALPENA
HTML, XML eta Zope